SS dekalogoa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 13a, 13:09
1- Larrua txaparen gainetik dago eta egongo da beti.\ \ 2- Talde berrienek, zaharrenen egiturak jarraituko dituzte; bi kantinera gazte eta banderadun bat.\ \ 3- Taldeak mixtoak izango dira, baina tradizio izpirik galdu gabekoak.\ \ 4- Lerroak zuzen-zuzen mantenduko dira danbor-jotzaileak ordituta joan arren. \ \ 5- Azpeiti bat bakarra munduan.\ \ 6- Pegatina aldarrikatzaileak eraman behar dira danborrean edota soinean; \"Txapa gutxiyo ta narru gehiyo\".\ \ 7- 'Tutuki Splash' euritakoak eta plastikozko zorroak eskura izango dira.\ \ 8- Trajea armairuan ez badago, tindategian egongo da oraindik.\ \ 9- Komunetik pasatu trajea eta danborra jantzi aurretik.\ \ 10- Euskal Telebista agurtu, argazkilarien aurrean pausatu eta irribarre zabal bat erakutsi herritarrei.\ \ Uztarria aldizkariaren 2020ko urtarrileko zenbakian argitaraturiko irudia da hau.