Asteburuko partidak\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 10a, 13:24
Asteburuko partidak\ \ 5. Jardunaldia izango dugu asteburu honetan eta partida guztiak larunbatean jokatuko dituzte gure taldeek. Gainera, aukera bikaina duzue berauek ikusteko, gehienek etxean jokatuko baitute.\ \ Preferenteko mutilek larunbat eguerdian jokatuko dute 12:00etan Aretxabaleta Udaren kontra. Ea aste honetan hiru puntuak etxean gelditzea lortzen duten.\ \ Erregional mutilek, larunbat arratsaldez jokatuko dute, 15:30etan. Urki taldea izango dute aurkari eta gure taldeak bolada onari eutsi nahi dio.\ \ Jubenil mutilen A taldeak denboraldia bikain hasi du eta horri eusten ahaleginduko dira larunbatean Urolaren aurkako partiduan.\ \ Jubenil mutilen B taldea izango da etxetik kanpo jokatuko duen talde bakarra. Hauek Eibartarrak A izango dute aurkari Unben eta ea puntuak batu eta etxeratzea lortzen duten.\ \ Kadete mutilek Soraluzeren kontra jokatuko dute larunbatean 16:00etan Garmendipen.\ \ Aste honetan, Infantil mutilek ez dute partidarik izango eta hurrengo astean ekingo diote denboraldiari, beraz, aprobetxatu atsedeneko asteburua!\ \ #AupaIkas