Ostiraleko pilota jaialdia, zehaztuta

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 9a, 17:00
Esku pilota profesionaleko zirkuituan 4terdiko txapelketa ari dira jokatzen, hiru txapelketa handien arteko lehenengoa. Bai txapelketa nagusia bai promoziokoa, final laurdenetako ligaxkan aurkitzen dira momentu honetan. Ligaxka horiei dagozkien zenbait partidu ostiral honetan, urriak 11, gaueko 22:00tan jokatuko dira Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.\ \ Hiru partiduk osatuko dute jaialdia. Lehen partiduan Jon Alberdi azpeitiarrak Zabala errioxarraren aurka jokatuko du. Bi pilotariek ligaxkako lehen jardunaldian galdu egin zuten eta garaipena behar dute sailkatzeko aukerak izaten jarrai dezaten. Bigarren partiduan, txapelketa nagusikoan, Victor eta Jakak neurtuko dituzte indarra. Kasu honetan, ligaxkako lehen jardunaldia izango da. Azkenik, hirugarren partiduan, Julen Egiguren azpeitiarrak Agirre izango aurrez-aurre. Biek ala biek garaipena eskuratu zuten ligaxkako lehen jardunaldian eta irabazten duenak finalerdietarako pasea lortuko du.  \ \ Jaialdia ikusteko sarrerek 25€ balio dute eta salgai daude https://proticketing.com/pelotavasca/es_ES/entradas/evento/16600/session/911199/select webgunean. Izarraitz pilotalekuko txarteldegia ostiralean bertan zabalduko da 20:00tatik aurrera.\ \ Alberdi-Zabala, Victor-Jaka eta Agirre-Egiguren partiduak izango dira ostiralean Izarraitzen