Baditu zenbaki saridunak Errakiren elkartasun zozketak

Erresistentzia Kutxa Nazionalari bultzada emateko elkartasun zozketa jarri zuen martxan Errakik duela hilabete batzuk, eta Azpeititik ere egin dugu saiakera egitasmoa hauspotzeko. Herriko festetan nahiz beste hainbat espazioetan elkartasun zozketarako txartelak saltzen ibili gara. Ugari izan dira beren aletxoa jarri duten pertsonak, eta horregatik herritarrei zozketaren zenbaki saridunak jakinarazi nahi dizkiegu; izan ere, zenbaki saritu batzuk Azpeitian saldutakoak dira.\ \ Sariturako txartelen bat izanez gero, jarri harremanetan Errakirekin (errakibabes@gmail.com), Krisiaren Seme-alabakeko kideekin (krisiarensemealabak@gmail.com) edo Azpeitiko Gaztetxeko kideekin (azpeitikogaztetxie@gmail.com).\ \ Eskerrik asko modu batera edo bestera zuen ekarpena egin duzuen denoi!\ \ Saretzeak soilik salba gaitzake.