Maialen Suduperentzat bigarren domina igeriketako Espainiako Txapelketan

Joan den igandean 100 metro bizkarren urrezko domina lortu ondoren (https://uztarria.eus/komunitatea/izarraitz-igeri-elkartea/1564951530), atzo beste domina bat kolkoratu zuen Maialen Sudupek igeriketako Udako Espainiako Junior Txapelketan, Terrassan (Katalunia), oraingoan zilarrezkoa, 200 bizka proban.\ \ Kanporaketetan, 2:22:46 denborarekin, marka pertsonala egin eta 17 urtekoen finalean sartu ondoren, arratsaldeko finalean, 2:21:98 dendorarekin, bigarren postua eskuratu zuen, berriro ondu zuen marka pertsonala eta zilarrezko domina jantzi zuen.\ \ Gaur beste bi probatan parte hartuko du Izarraitz IEko igerilari azkoitiarrak: 100 tximeleta eta 200 estiloak.\ \ Zorionak eta egurre, Maialen!