Udako Euskal Herriko Txapelketa, asteburuan Gasteizen

Ostiralean, zapatuan eta igandean, juniorrek, absolutuek eta igeriketa egokituko igerilariek Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan jokatuko dute txapelketa, 10:00etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira.\ \ Izarraitz igeri elkarteko honako bederatzi igerilari hauek lehiatuko dira txapelketan: Pablo Etxeberria (1997), IƱaki Etxeberria (2001), Jurdan Arakistain (2001), Lander Uria (2001), Asier Zulaika (2002), Maialen Sudupe (2002), Uxue Etxeberria (2004), Iker Aizpuru (2004) eta Maier Lizarzaburu (2005).\ \ Zorte on guztioi!