Errekortarien saioko sarrerak salgai ostiraletik

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 10a, 15:17
Aurten, uztailaren 25ean (osteguna, Santio eguna) izango da Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioa, 18:00etan hasita, zezen plazan, eta sarrerak ostiral honetatik aurrera erosi ahal izango dira. \ \ Sarrera zenbakidunak udaletxeko arkupeetan egongo dira salgai, honako egun hauetan: ostiralean (19:00–20:30), larunbatean (12:30-14:00), eta hilaren 19an, 20an eta 24an. 18 eta 20 euro artean eros daitezke sarrera horiek. \ \ Zenbakidun gabekoak, berriz, ohiko taberna hauetan erosi ahal izango dira ostiraletik aurrera: Pastorkua, Juantxo Txiki, Kantoi, Berdie, Korrale, Eguzkitza, Azpeitia, Etxe Zuri, Jim Clark eta Elurren (Azkoitian). 10 eta 15 euro artekoak dira sarrera horiek, eta 4 urte artekoek doan izango dute. \ \ Egunean bertan, arratsaldez, zezen plazan eskuratu ahal izango dira sarrerak, baina antolatzaileek aurrez erostea gomendatu diete herritarrei. \ \ Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatzen dute Errekortarien Txapelketako herriko saioa. Azpeitiko Udala laguntzailea da.\ \ Iaz, Eusebio Sacristan Use-k irabazi zuen saioa.