Infantilek eta alebinek EH-ko txapelketa...

Infantilek eta alebinek EH-ko txapelketa bikaina Tolosan\ \ Joan den ostiralean, zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Infantilen eta Alebinen Txapelketak jokatu ziren Tolosako Usabal igerilekuan.\ \ Tolasako txapelketan honako hauek izan ziren gure ordezkariak:\ \ • Infantilak; Uxue Etxeberria, Intza Odriozoloa, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Nora Uria Judith Odriozola eta Iker Aizpuru.\ • Alebinak; Elene Sudupe, Anne sagarmendi, Nahia Esteban, Nora Zubizarreta eta Julen Artetxe.\ \ Denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten infantilek eta alebinek aldiz azken hitzordua eta izugarrizko emaitzak lortuta etorri ziren gure igerilariak. Bakarkako probetan, bi urrezko domina, zilarrezko bi eta brontzezko hiru domina lortu zituzten.\ \ Gure igerilariak etxera ekarri zituzten lorpen esanguratsuenak;\ \ • Maier lizarzaburuk Udako Espainiako gutxienekoa 200 bizkar proban.\ • Anne Sagarmendik klubeko errekor berria 12 urtekoetan 800 librean.\ • 26 marka pertsonal.\ • Uxue Etxeberriak, bi urrezko domina (100 bular eta 200 bular), 400 estiloetan zilarrezko domina eta 100 bizkarren brontzezkoa.\ • Elene Sudupek, 100 bizkarren zilarrezko domina eta 200 bizkarren brontzezkoa.\ • Nahia Estebanek, 100 tximeletan brontzezko domina.\ \ Infantilek denboraldiko azkeneko zitak Gipuzkoako Txapelketa eta Udako Espainiako Txapelketa izango dute, alebinek aldiz, merezitako oporrak hartuko dituzte.\ \ Zorionak txapelketagatik eta egiten ari zareten lanagatik!\ \ Bestalde, zoriondo nahi genuke Tolosaldea IKT taldeari txapelketako antolakuntza bikainagatik.\