Gipuzkoako Udako Kimuen Txapelketa jokatuko dute asteburuan, Ordizian

Asteburu honetan, ekainaren 22an eta 23an, Izarraitz igeri elkarteko kimuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute jokoan, Ordiziko Majori igerilekuan. Txapelketa hiru jardunalditan banatuta jokatuko dute: zapatu arratsaldean izango da aurrena, eta igandean egingo dituzte beste biak. \ \ Izarraitzeko honako igerilari hauek parte hartuko dute txapelketan: \ \ • Elene Sudupe (2006): 400 metro estilo, 100 metro estilo, 100 metro libre eta 200 metro estilo.\ • Julen Artetxe (2006): 200 metro libre, 100 metro bizkar, 200 metro bizkar eta 400 metro libre.\ • Maialen Aranguren (2007): 200 metro libre, 400 metro estilo, 100 metro bular eta 200 metro bular.\ • Anne Sagarmendi (2007): 200 metro libre, 100 metro tximeleta, 800 metro libre eta 200 metro estilo.\ • Nora Zubizarreta (2007): 400 metro estilo, 100 metro estilo, 200 metro bizkar eta 200 metro estilo.\ • Nahia Esteban (2007): 100 metro tximeleta, 200 metro tximeleta, 100 metro libre eta 200 metro estilo.\ \ Txapelketa udako lehen lehiaketa garrantzitsua izango da, eta ziur gaude igerilariek lan ona egingo dutela.\ \ Zorte on, guztioi!