Lagun Onak MBk Belaguara ibilaldia antolatu du datorren astebururako

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 25a, 15:30
Helduentzako ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak datorren astebururako, Belaguara (Nafarroa). Ekainaren 1ean, larunbata, 06:00etan abiatuko dira anbulatorio aurretik, eta egun horretan, Auñamendira joango dira. Hurrengo egunean, berriz, Atxerito bisitatuko dute. \ \ Ibilaldian parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, Lagun Onak MBren tabernan, haien webgunean edo lagunonak@hotmail.com helbidera mezu bat idatzita. Izena emateko azken eguna datorren osteguna, maiatzak 30, izango da. \ \ Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute, langabetuek eta ikasleek 55 euro, eta gainontzekoek, 70 euro. Prezio horren barruan, Izabako Oxanea ostatuan logela, afaria eta gosaria sartzen dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, ezinbestekoa da federatuta egotea eta pioletak eta granpoiak eramatea. \ \ Informazio gehiago nahi duenak, www.lagunonakmb.org ataria bisita dezake.