Iker Aizpuru, Espainiako Paralinpiar batzordearen kontzentrazioan

Espainiako Paralinpiarren batzordeak deituta, Iker Aizpuru Izarraitz taldeko igerilaria Valladoliden (Espainia) da, AXA Taldearen Etorkizuneko Paralinpiarren Kontzentrazioan parte hartzen.\ \ Espainiako Paralinpiarren batzordeak bultzatzen du Etorkizuneko Paralinpiarren AXA Taldea, Kirol Egokituen Espainiako Federazioaren laguntzarekin eta AXA aseguruen babesarekin.\ \ Entrenamendu jardunaldiak gaurtik, maiatzaren 1etik, maiatzaren 5era bitartean izango dira Valladalideko goi errendimenduko zentroan.\ \ Kontzentrazio horrekin uztartuta, lehiaketa bat izango dute zapatuan eta igandean, Igeriketa Egokituko VIII. Open Castilla-Leon, hain zuzen ere. Iker Aizpuruk proba hauetan parte hartuko du: 50 bular, 100 tximeleta, 50 libre eta 200 tximeleta.\ \ Zorionak eta disfrutatu!