Herriko hainbat eragilek Maiatzaren 1ean...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko api. 30a, 13:22
Herriko hainbat eragilek Maiatzaren 1ean Azpeitian egingo den mobilizaziorako deialdia egin dute\ \ Irakurketa hau sinatzen dugun eragileok bihar, Maiatzak 1, Azpeitian izango den mobilizaziorako deia egiten dugu. Izan ere, kapitalaren ofentsiba basatia aurrean dugun garaiotan, ezinbestekoa deritzogu langileriaren problematika eztabaida politikoaren erdigunean kokatzea. Horrez gain, uste dugu egungo erronkei aurre egiteko beharrezko ariketa dela proletarioen memoria harrotasunez aldarrikatzea.\ \ Maiatzaren Lehena azken mende eta erdian langileriak pairatutako sufrimendu guztien testigu da. Goseteak ezagutu ditu, familiak suntsitu dituzten krisialdiak, emakumeen zapalkuntza basatiak, milioika langileren migrazioak, gerrak eta basakeria amaigabe bat. Halaber, urte luzeko borrokaren ezagule da Maiatzaren Lehena, etengabe agertzen diren langile antolakuntza esperientziak metatzen baititu.\ \ 2007ko krisialdiaren ondorioak epe luzera ari dira agertzen, eta horren erakusle dira langileriaren bizi mailen eta kontsumo gaitasunen murrizte nabarmenak. Klase ertainen fenomenoa gainbeheran doa, eta krisi ekonomikoa garrantzia handiko aldaketa politikoak eta kulturalak azaleratzen ari da. Faxismoa eta arrazismoa politikaren lehen lerroan daude, eta diskurtso sexistak zein baztertzaileak gaitasun ekonomikoen arabera gorpuzten dira. \ \ Gizarte “ofizialetik” kanporatuak diren herritarren kopurua biderkatzen ari da etengabe, eta belaunaldi berriko soldatapeko langileontzat ezinezkoa da bizi proiektu egonkor bat egituratzea. Aldi baterako lanaldiak aurkitu ditzakegu soilik, mugikortasun handia exijitzen dutenak eta prekarioak erabat. Soberakin ekonomikoa langileen artean banatzea ere ez da lehentasun politikoa agintean dauden alderdientzat, bizi zikloaren osotasuna zalantzan jartzen duten pentsioak iragarri baitzaizkigu. Boteredunek geroz eta gutxiago dute banatzeko, eta beren bide-orria gauzatu ahal izateko, desantolatuta behar dute langileria. \ \ Langileon antolakuntza saiakeren biderkatzea ezagutu dugu azken hamarkadan, eta horren lekuko dira gure herrian ezagutu ditugun greba deialdiak, emakumeen antolakuntza, elkartasunaren saretzea, autogestio esperientziak, elkar babeserako sareak eta abar luze bat. Esperientzia horietan guztietan sakontzea eta perspektiba politikoak zorroztea dagokigu, mendebaldeko gizartearen txirotzea sistematikoa izaten ari baita, eta bakan zein desantolatuta egoteak ez baitigu inongo mesederik egiten. \ \ Ase ezina den botere nahian oinarritzen den sistema kapitalistak memoria kolektibo oro ezabatu nahi digu langileoi. Era berean, bestelako harreman ereduak eta gizarte antolakuntza moduak existitu daitezkeela pentsatzea galarazten digu, gure iragan borrokalariaz eta antolatuaz harro egon ez gaitezen. Injustiziek zanpatu eta isilarazi dituztenen ahotsak biderkatzea dagokigula uste dugu, eta Maiatzaren Lehena ezinbesteko eguna da horretarako. Aditzera ematen duguna utopia hutsa izan ez dadin, langileriaren batasuna eraikitzen jarraitu behar dugula deritzogu. Beraz, harrotasunez aldarrikatu dezagun garena eta gure aurretik borrokatu zutenek eman ziguten lekukoa.\ \ Mobilizazioaren deitzaileok bat egingo dugu Maiatzaren 1ean, langileon egunean, eta bihar arratsaldean, 19:00etan, plazan elkartuko gara. Deialdira batzeko deia egiten dizuegu hemendik. \ \ Gora Maiatzaren Lehena!\ Gora langileon borroka!\ \ Azpeitiko Gaztetxie\ ELA\ CNT\ Elkar-ekin\ Ikasle Abertzaleak\ Krisiaren Seme-alabak\ 631CPN The Urola Firm