Autismoaren Nazioarteko Egunean, #UrdinduBailara

Bihar, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna da eta hainbat pertsona dira gure bailaran nahasmen hori pairatzen duten herrikideak.\ \ Egun horretarako mundu mailan ekimen bat martxan dago jada, gauean eraikinak urdinez argiztatzeko. Baina Marea Urdinetik eguna ere urdindu nahi dugu, batik bat egunez bizi garelako eta egunez nahi dugulako ospatu egun berezi hori.\ \ Horretarako, #URDINDUBAILARA ekimena bultzatu nahi dugu. Zertan datza egitasmoa? Bakoitzak ahal duen heinean bere hondar aletxo URDINA jartzea nahiko genuke, horrela denon artean gure bailara zoragarri hau urdinduz. Nola? Azalpena atxikitutako kartelean duzue.\ \ Animatzen al zarete? URDINDU DEZAGUN DENON ARTEAN BAILARA!\ \ Marea Urdina\ \ Pd: ez ahaztu zuen hondar aletxoaren argazkia sare sozialetan konpartitzen baduzue #URDINDUBAILARA jartzea edo/eta Marea Urdina etiketatzea, ikusi ahal izateko.