Gaur arratsaldean, elkarretaratze irekiarekin amaituko da apustu etxearen aurkako osteguneroko ekimena

Urtarrilean hasi eta bederatzi ostegunez jarraian, herriko talde eta kuadrilla ezberdinek parte hartu dute Elkar-ekinek bultzatu duen ekimen iraunkorrean.\ \ Gaur arratsaldeko elkarretaratzea herritar guztiei irekia izango da, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da ostegunero bezala.