Alberto Beloki irabazle

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 23a, 15:25
Gaur izan da Azpeitiko karnabaletako sokamuturreko 40. argazki lehiaketaren sari banaketa, Betharrametako aretoan, herriko Argazki Elkarteak antolatuta. 22 argazkilarik bidali dituzte irudiak; 123 denera. Irabazle: Alberto Beloki. Jabier Beristain, Angel Rodriguez eta Mikel Arrietak osatu dute epaimahaia. Zabalik dago erakusketa.\ \ Argazki Elkarteak Mikel Ibarzabal Udal Festa batzordeburua eskertu du, zinegotzi izan den urte guztietan emandako laguntzagatik, eta oroigarria eman dio.\ \ Eta aurten 40. edizioa izanik, udalak Imanol Elias lehiaketaren sortzailearen alargun Itziar Oiartzabali oroigarria eman dio.\ \ 1. saria: Alberto Beloki (goiko argazkian). 'Azpitik pasatu bai?' izeneko argazkiarekin. 365 euro eta garaikurra.\ \ 2. saria: Santi Elias. 'Orkatz'. 235 euro eta garaikurra.\ \ 3. saria: Javier Bastida. 'Badoa'. 200 euro eta garaikurra.\ \ 4. saria: Igor Froilan. 'Topeko'. 120 euro.\ \ 5. saria: Juan Mari Ibarzabal. 'Estutu ondo'. 80 euro.\ \ IƱaki Joaristi 'Altzarte' saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:\ \ Alberto Beloki. 'Queen' argazkiarekin. 150 euro eta garaikurra.\ \ Sari berezia, bilduma onenari, Alberto Belokirentzako izan da.\ \ Argazki gehiago: http://zezenbeltz.eus/?p=2465