Txapelketak asteburuan benjamin eta alebin kategorietan

Larunbat hontan, martxoak 23, bi deialdi dauzkagu bai alebin kategorian, bai benjaminetan.\ \ Alebinak Eibarrera joango dira, neskak 200 metro tximeleta edo 100 metro libre eta 200 metro bizkar egingo dituztelarik. Mutilek, aldiz, 1.500 metro libre edo 100 metro bizkar eta 200 metro bular. Azpeitian 14:15ean geratuko gara kotxeetan banatzeko.\ \ Benjaminak, berriz, OƱatira joango gara, txikienak 50 metro edo 100 metro bularren ariko dira, eta helduenak 200 metro edo 100 metro bular eta 50 metro librean. Erreleboak tximeleta estilokoak izango dira, eta kasu horretan autobusa hartzeko 13:15ean geratuko gara.\ \ Zorte on guztioi!