93 lagunek burutu genuen GR-38...

93 lagunek burutu genuen GR-38 Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko 3. etapa.\ Eguraldia iragarrita zegoen bezala bikaina . goizeko 8 tan autobusa artu eta Iurretara abiatu ginen.\ Iurretan kantari ekin genion ibiladiari; Hazparneko lagunek duten kanturako griña medio Iurretako Aita San Migeli koplak abestu genituen plazan.\ Oinez hasita Durangora . Durangotik Mañariarako bidea errepide ondoan egiten duenez GR-38 ak, berau saiesteko ondoko beste bide batetik egin genuen.\ Behin Mañarian egonda Urkiolarako igoerari ekin genion. Bakoitzak hal zuen erritmoan, eta inguruko paisaiaz gozatuz egin genuen berau.\ Igoeraren erdi aldera edo egin genuen eguneko aurreneko geldialdia hamaiketakoa egiteko.\ Indarberrituta berriro igoerari ekin eta 12:15 alderako iritxi zen talde mardula Urkiolako 3 Gurutzetako balkoira. Bertan ikuspegi bikaina genuen. Inguruko mendiak : Alluitz, Untxillaitz, Aitxiki, Anboto.. Eta urrutirago Oiz, Gorbea....\ Urkiolako Santutegi aurrean 10-15 minituko geldialdi bat egin genuen. Jendeak zerbait hartzeko, komunetik buelta egiteko... aprobetxatu zuen. Batzuk izan ziren Urkiolako harri famosoari itzuliak emateko aprobetxatu zutenik ere.\ Urkiolatik Otxandiora iha 9 kilometro. Ibilbide errez erreza, baso desberdinetan . Nahiz eta aurreikusten zen tarte honetan bazkaltzeko gelditzea, garaiz genbiltzalako zuzenean Otxandioraino iristea erabaki genuen eta bertan bazkaldu.\ Partaide guziak 14:30 ingururako Otxandion ginen. Herriko plazan argazkia atera eta 15:45 arte izan zuen jendeak, bazkaldu, herria ezagutu... egiteko aukera.\ Jarritako ordua iritxita, autobusean sartu eta hurrengo etapa izango den aldetik; hau da Urbina ingurutik barrena Azpeitira iritxi ginen 17:00 ingururako.\ Hurrengo hilean, Apirilak 13 an 4. etapa erraz eta polita. Otxandio-Urbina.\ Argazki galeria ikusteko:\ https://www.flickr.com/gp/137493196@N08/T1FDN3