Apustu etxearen aurrean, zortzigarren ostegunez jarraian

Urtarrilean iragarri genuen apustu etxearen aurkako ekimen iraunkorrari ekingo geniola, eta gaur arte herriko talde eta kuadrilla ezberdinetako pertsonak ostegunero batu dira apustu etxearen aurrean pankarta eskuan.\ \ Apustu etxearen aurkako jarrerak babes zabala jaso du azken hilabeteetan, eta Elkar-ekinetik borroka honekin aurrera egiteko asmo argia dugula adierazi nahi dugu.