Goizeko 7:30 tan anbulatorio...

Goizeko 7:30ean, anbulatorio aurrean 86 laguneko taldea osatu zen GR-38, Ardoaren eta arrainaren ibilbideko bigarren etapa egiteko.\ \ Iragarrita bezala, eguraldi bikaina genuen aurretik. Azpeitian 6-7 gradu zeuden, eta Gernikara iristean tenperatura baxuagoa eta izotza bazterretan zegoen.\ \ 8:45ean inguruan ibiltzeari ekin genion, eta metro batzuk igotzen ari ginen heinean, tenperaturak ere gora egin zuen. Elejalde-Mendeta auzora bidean igo genituen aurreneko maldak. Ibilbidean lokatzarik ez genuen falta, baina ibilbide erosoa momentuz. \ \ Mendetan egin genuen lehenengo geldialdia, 10:00ak inguruan, indarrak berreskuratzeko. Ibilbidean aurrera egin, eta Gernika eta Urdaibai inguruak atzean utzita Albiz auzoan sartu ginen. Auzoa pasatu eta Oiz magalean izan genuen eguneko igoerarik nagusiena. Bakoitzak ahal zuen erritmora igo zuen aldapa, eta ahal izan zuenak hango parajeaz ere gozatu ahal izan zuen. Mauma auzora jaitsi ginen handik, eta han egin genuen eguneko geldialdi nagusia, 13:15eak inguruan. Orduerdiko geldiandia bazkaltzeko aprobetxatu genuen.\ \ Berriro ibiltzeari ekin genion gero: hamar kilometro inguru gelditzen zitzaigun etapa amaitzeko, eta bide zatirik handiena aldapa behera genuen. Egun guzian bezala, eguraldi oso ona genuen, eta Durangaldea aurrez aurre genuela Garai eta Goiuria ingurutik behera jaitsi ginen. 16:00etan iritsi ginen Iurretara. \ \ Sasoiko zegoen jendea, uste baino zertxobait lehenago amaitu baigenuen etapa. 16:30 aldean ekin genion herrira itzultzeari autobusean. \ \ Bigarrena ere burututa, martxoko etaparen zain gaude. Martxoaren 16 ean egingo dugu Iurretatik Otxandiora arteko etapa polita.\ \ Atzoko argazki galeria ikusteko:\ https://flic.kr/s/aHsmywSerV