Drogek sistema kapitalistan duten rolaz hausnartuko dute datozen egunetan Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urt. 23a, 12:14
Azpeitiko Gaztetxeak drogen hedapenaren eta kontsumoaren atzean ezkutatzen diren interes politikoez hausnartzeko jardunaldiak antolatu ditu. Gaiari eusten hasteko, film emanaldia eta hitzaldia prestatu ditu asanbladak, eta horiek izango dira datozen egunetako hitzorduak.\ \ Bihar, osteguna, 'El pico' (Eloy de la Iglesia, 1983) filma izango da ikusgai gaztetxean, 21:00etan hasita. Ikus-entzunezkoak kontatzen duen istorioa 80. hamarkadan kokatzen da, Bilbon. Drama generoko filma da. \ \ Zapatuan, hilak 26, Aitor Aspuru kazetariaren hitzaldia izango da, 11:00etan hasita. Aspuruk 'Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak' izeneko liburua idatzi zuen. Zapatuko solasaldian drogek sistema kapitalistan izan duten bilakaera eta funtzioa izango ditu hizpide. Xedea da atzera begira jarri, eta 60. hamarkadatik gaur arte sustantzien bueltan izandako eboluzioa eta interes politikoak aztertzea.\ \ Drogak inguruan ditugunez, gazteok ere badugu zer esan eta zer pentsatu. Antolatutako jardunaldien helburua ez da drogen kontsumoa epaitzea. Beraz, ez gara kontsumoaren kontra edo alde agertuko. Ikusiko duguna da era guztietako drogak tresna eta arma indartsuak direla agintarien eskuetan. Ezin dugu ahaztu drogak kapitalismoaren zerbitzura daudela beti, eta krisi sistematiko hau elikatzen dutenak gure etsaiak direla. Badago zertaz hitz egin. Beraz, animatu hausnarketara. \ \ Otsailean gaiari berriko eustea da asmoa. Oraingoz, 'Narcos, la ruta de la impunidad. Desde el PP a Intxaurrondo' (Kale Gorria, 2001) dokumentalaren proiekzioa prestatu du asanbladak, baina egitaraua itxi gabe dago. Beraz, hitzordua aurrera badoa orduan jakinaraziko ditu Gaztetxeak jardunaldien gaineko xehetasun guztiak.