Valen Garciak irabazi du 2018ko Santo Tomas barne lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urt. 23a, 08:59
Bigarren aldiz jarraian, Valen Garciak irabazi du Santo Tomas jaietan Azpeitiko Argazki Elkarteak egiten duen barne argazki lehiaketa. Joan zen abenduaren 21erako honako gai hauek jarri zizkien elkarteak argazkilariei: pilotariak, musikariak, Azoka Plaza, giroa eta txistorra.\ \ Joan zen ostegunean elkartu zen Maider Odriozolak, IƱigo Olartek eta Gorka Arregik osatutako epaimahaia lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusteko eta horiei boza emateko. Epaimahaiak hala erabakita, Garciaren bilduma izan zen onena. Bigarren postuan, berriz, Alberto Beloki sailkatu da, eta Juan Mari Ibarzabal hirugarren.\ \ Zorionak, hiruroi.\ \ Nahi duenak gure web orrian ikus dezake irabazlearen argazki bilduma.\ \ https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/lehiaketak/1072-valen-garcia-santo-tomas-2018-barne-lehiaketako-irabazle