Azpeitiko txistulari gazteak Azkoitian izango dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urt. 22a, 14:48
Txistulari eta danbolintero gazteen Danboligenak topaketa antolatu dute Azkoitiko Txalkor txistulari taldeak eta Euskal Herriko Txistularien Elkarteak zapaturako. Azkoitian egingo dute egun osoko festa eguna musikariek, eta Azpeitiko txistulari gaztetxoak ere izango dira bertan.\ \ Hain zuzen ere, Azkoitiko eta Azpeitiko txistulariez gain, Bilbokoak, Hernanikoak, Lesakakoak, Trapagarangoak eta Uztaritzekoak ere izango dira bertan. Egun osoko topaketa izango da, eta besteak beste, AIKO taldearen ikastaroa, kalejira, kontzertua eta dantzaldia egingo dituzte. Topaketaren helburua da txistulari gazteek elkar ezagutzea eta taldeen arteko elkartruke sarea osatzea. \ \ Argazkian, Azpeitiko eta Azkoitiko hainbat txistulari entsegu batean. (Azkoitiko Udala)