Euskal Herrian ematen diren korrupzio kasuez solastuko da Igor Meltxor urtarrilaren 30ean

Igor Meltxorrek hainbat lan kaleratu ditu azken urteotan, gehienak ustelkeria kasuei loturik. Kazetari eta ikerlari hau Azpeitian izan zen iazko urrian ere, apustu etxeen atzean dauden \"itzalen\" inguruko hitzaldian.\ \ Oraingoan ere Elkar-ekinen eskutik etorriko da kazetaria Azpeitira, urtarrilaren 30ean. 'EUStelkeria' liburuan jaso dituen kasuak aztertuko ditu Meltxorrek Sanagustin kulturgunean 19:00etan hasita emango duen hitzaldian.