Dena prest Sanjuandegin bihar Azoka Herritik egiteko

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko abe. 13a, 19:05
Dena prest dugu larunbatean, hilak 15, egingo dugun Sanjuandegiko aurtengo Azoka Herritikerako. Planoan ikusi daitekeen bezala, aurten ere herriko talde, elkarte eta norbanakoz beteko dugu plaza eta ez da ezer faltako. Enparangain eta Sakona Komuntzo Etxalde ekologikoa izango ditugu herriko barazki eta produktu ezberdinekin, bederatzitik gora artisaugile egongo dira beraien lanak eskaintzen, Elikagunea kooperatibakoak bertako produktuekin osatutako pintxoekin, auzotarrak Extremadurako jakiekin, Elkar-ekinek bigarren eskuko materiala ekarriko du auzoara, herriko kooperazio taldeek beraien proiektuak plazaratuko dituzte eta Peto-Petuek azpeitiar hitz eta esamoldetan oinarritutako materiala ekarriko du.\ \ Horrez gain, urtero bezala, argazki elkartekoek argazki estudioa prestatuko dute; eta dena borobiltzeko, 11:30ean Iago Mago izango dugu Txiki-Txoko ludotekan, guztion gozamenerako. Besterik gabe, urtero bezala, Sanjuandegira hurbildu eta bertakoaz gozatzeko gonbitea luzatzen dizuegu!