Emakume presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 29a, 15:11
Hilabete honetan, bereziki emakume presoek jasaten duten egoerari jarriko diogu arreta. Hori dela eta, bihar, hileko azken ostirala, horien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo da plazan, 19:00etan hasita.\ \ Emakumezko euskal presoak are eta sakabanatuagoak eta isolatuagoak aurkitzen dira, gizonezkoentzat eraikitako espetxeetan. Dituzten behar fisikoak nahiz pisikikoak asetzeko prestatuak ez dauden espetxeetan aurkitzen dira emakumeok, amatasuna duintasunez aurrera eramateko zailtasunekin, besteak beste.\ \ Frantziako estatuan hamazazpi emakume preso aukritzen dira, eta horietako bakar bat ere ez da gerturatua izan. 467 kilometrora espetxeratuak daude gertuen dauden emakumeak, baina gehienak etxetik 800 kilometro ingurura daude. Gainera, espetxe bakoitzean bi edo hiru euskal preso soilik egotearen ondorioz, are isolatuagoak aurkitzen dira, kideekin harremantzeko aukera gutxirekin. Espainiako Estatuaren kasuan, 42 kide daude espetxeratuta, eta horien egoera ere antzekoa da. Aipatzekoa da Puerto, Almeria eta Cordoba gisako urruneko espetxeetan emakumezko euskal preso bakarra aurkitzen dela, horrek suposatzen duen guztiarekin. \ \ Azpeitiko Sarek Espainiako nahiz Frantziago gobernuei berehala emakume presoak Euskal Herrira, beren senide eta seme-alaben ingurura, gerturatzea exigitzen du. Gainera, duintasunezko bizi baldintzak bermatzea ezinbestekoa dela uste du, emakume bezala eta ama bezala dituzten beharrizanak kontuan hartuta. \ \ Emakume nahiz gizonezko euskal preso guztiak kalean, gure artean, izateko urratsak ematen hastea ezinbestekoa da Sarerentzat. Benetako konponbidera begira eta Euskal Herritarron gehiengo zabal baten borondatearekin bat, mendekuan oinarritutako politika zaharkitu eta ankerrak aplikatzeari utzi eta presoen kaleratzeari buruzko adostasun zabalak eratzeko ordua da.\ \ Orain emakume presoak\ Orain presoak\ Orain deportatu nahiz iheslariak