Izarraitzeko gaztetxoek San Andres Saria jokatuko dute bihar Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 23a, 06:54
Bihar, zapatua, Zubiaurre Igeri Elkarteak antolatuta, igeriketako San Andres Saria jokatuko da Azkoitian. Igerilariak berotzeko, ur-jolasak egingo dituzte lehendabizi, eta 16:00etan hasiko da txapelketa. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek parte hartu ahal izango dute; 2007 eta 2010 urteen bitartean jaiotakoek, alegia.\ \ 25 metroko eta 50 metroko frogak antolatu dituzte, adinaren arabera. Beraz, txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango dute txikienek, eta aldi berean, entrenamenduetan ikasten dutena erakusteko ere bai.\ \ Azkoitira kotxez joango gara, eta bidaia antolatzeko, 14:45erako Azpeitiko igerileku aurrean elkartuko gara.\ \ Animo eta zorte on guztiei!