Datozen egunetako partidak

\N 2018ko urr. 11a, 17:29
Badator beste jardunaldi bat ere eta aste honetan zubia izanik hiru egunetan jokatuko dituzte partidak gure taldeek.\ \ Ostiralean hasiko dira Jubenilak eta aste honetan etxetik kanpo izango dute beraien neurketa, hain zuzen ere, Azkoitian Anaitasunaren aurka.\ \ Larunbatean, Kadeteek Soraluze hartuko dute etxean eta Infantil mutilen B taldeak beraien lehen lagunarteko partida jokatuko dute Zumaiakoren aurka.\ \ Igandean, bi talde nagusien txanda iritsiko da, Erregionalek Oñatin jokatuko du Aloña Mendiren aurka eta Preferentekoek, berriz, Aloña Mendi etxean hartuko du.\ \ Etxean jokatzen duten partiduetan zaleen babesa eskertuko dute gure taldeek eta beraz, animatu ikustera.\ \ Gainera, gogoratu, hilabete honetan Villegas Arrandegiko otarra dugula zozketagai eta oraindik garaiz zabiltzatela zale egin ez bazarete.\ \ #AupaIkas