Gogotik gozatu dute Londresen musika eskolak zozkatutako bidaiaren irabazleek

Juan Antxieta musika eskolak uda aurretik egindako zozketari esker, Londresen izan da Ane Bastarrika eta haren familia. Asteburu bateko bidaia egokitu zitzaion Bastarrikari zozketan, eta musikal bat ikustera joateko aukera izan du beste hiru lagunekin batera. Gogotik gozatu dute bidaiaz Bastarrikak eta haren familiak.