AZPEITIKO JABETZE ESKOLETAKO ESKAINTZA BERRIA

\ Emakumeentzako Jabetze Eskolen eskaintza berria prest dugu. Azken urteetan bezala, udarako oporren ostean, urria-abendua bitarteko eskaintza berriarekin gatoz. Datorren irailaren 10etik 21era egongo da izen-ematea zabalik, ohiko lekuetan, Udaleko Parekidetasun Sailean eta Emakumeen Txokoan. \ Informazioa jasotzeko edo edozein galdera izanez gero, ez dudarik izan, eta jarri gurekin harremanetan.