Asteburuan SARE EGUNA izan dugu ...

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2018ko mai. 21a, 15:22
Eskerrik asko. \ \ Asteburuan SARE EGUNA izan dugu eta idatzi honekin, Sarekideok zuen konpromesua eta laguntza eskertu nahi ditugu. Ilusioz eta gogotsu aritu gara lanean, egun hau aldarriz eta edukiz betetzeko eta guzti hau posible izan da zuen laguntzari esker.\ \ Aipamen berezia egin nahi genieke Azpeitiko Udalari, brigadako langileei eta Azpeitiko udaltzaingoari lana erraztearren. Nola ez, Sanagustin Kulturguneko lagunei, AZTE( Zuhatz, Mugari, Ertz, Etxezuri, Topa, Korrale, Orkatz, Intz, Eperra, Sanagustin eta Fideo) eta Elikaguneko arduradunei. Ekaintxou, Hesian eta Erokomeri taldeko kideei, energiaz betetako ikuskizun ederrak eskaintzeagatik.\ \ Eskerrik asko, borondatez urteetan zehar eta larunbat honetan ere, egun osoz gure ondoan lanean aritu zareten guztiei: krosseko kruzeetan, paella txapelketan, bazkaria prestatu eta zerbitzen, umeen txokoan... Aldarria eta festa uztartzen diren egun berezi honetan atzetik dagoen lan guzti hori elkarlanean aurrera ematen laguntzearren. Eskerrik asko GaztaƱa, beste urte batez,irrifarre bat ahoan egunari umore ukitua ematearren eta Uztarria eta Hitza komunikabideei, motxiladun umeen gaia herriratzen laguntzeagatik. \ \ Azkenik Preso,iheslari eta deportatuen senide eta lagunei, eta nola ez, motxiladun umeei besarkada estu bat bidali nahiko genieke. Urteetan pairatzen ari diren espetxe politika anker honen ondorioek eragin dezaketen nekeari, indar eta adorez aurre egitearren.\ \ Sarek lanean jarraituko du, konponbideruntz goaz. Euskal preso, iheslari eta deportatuek egun bizi duten egoera latza plazaratu eta horren senide eta lagunei eragiten dizkien ondorioak salatzen. Ideologiaz haratago, giza eskubide urraketak tarteko daudenean Sarek konpromisoa eta konponbiderako begirada ezartzea eskatzen du. Gu prest gaude. Orain presoak!\ \ Eskerrik asko.\ EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA.