Arantxa Azpiazurentzat izan da Bertanek apirilean zozkatutako otarrea

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko mai. 18a, 17:18
Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak hilero bi lagunentzako afari bat zozkatzen zuen orain arte Azpeitia txartelarekin elkarteko saltokietan erosketak egiten zituzten bezeroen artean. Aurrerantzean, baina, denetariko elikagaiez osatutako otarreak ere zozketatuko dituzte. Hala, hilabete batean afaria zozketatuko du Bertanek, eta hurrengo hilabetean otarrea. \ \ Apirilean egindako zozketan Arantxa Azpiazu izan da irabazlea, Agirre opari dendan egindako erosketagatik. Alimentacion Amenabar dendako produktu sorta eder batez gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Azpeitia Txartela herriko saltokietan erabiltzeak, zozketetan parte hartzeko aukera emateaz gain, erosketetarako deskontuak ematen ditu. Txartela Azpeitiko Rural Kutxaren bulegoan (Foru Ibilbidea, 10), igerilekuan, liburutegian, udaletxean edo Bertan rlkartearen bulegoan (Enparan kalea, 1) eska daiteke.