Zapatuan itxiko da udazketeko Emakumeen Jabetze Eskoletan izena emateko epea

Udazkena iristearekin batera, zabalik da urria eta abendua bitartean egingo dituzten Emakumeentzako Jabetze Eskoletan izena emateko epea. Honako tailerrak antolatu dituzte Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak Jabetze Eskolen barruan: \ Munduko dantzak: sabel dantza ikastaroa, Jaione Albeniz Pagolarekin; autodefentsa feminista tailerra, Emagin elkarteko Alaitz Mañesen eskutik; Soinu Bidaia tailerra Zahira Montalvoren gidaritzapean; Hausnarketa feministak \ Miren Arangurenekin; 'Artearen bidea: sorkuntza ahalduntzeko estrategia gisa' tailerra; 'Ekonomia feminista' tailerra, 'Zoru pelbikoa indartzen' ikastaroa, Saioa Baenaren eskutik.\ \ Jabetze eskolez gain, hainbat tailer eta espazio antolatu ditu Emakumeen Txokoak. Hala, honako eskaintza izango da udazkenean zehar: Emakume haurdunentzat tailerra Edurne Salegirekin; Emakumea Pilotari ekimena Alaitz Badiolarekin –eskuz edo palaz aritzeko aukera–; eta edoskitze taldea Mireya Barrutietarekin\ \ Eta hitzaldi, ikuskizun eta bestelako ekimenez betetako programazioa izango dugu gainera!\ \ Irailaren 18tik 30era izen-ematea zabalik izango dugu. Informazio osatua jaso eta izena emateko lekuak: Udaleko Parekidetasun Saila eta Emakumeen Txokoa.\ \ Antolatzaileak: Azpeitiko Udala eta Emakumeen Mahaia.\ \ Animatu eta parte hartu!\