Munduko txoko ezberdinetako doinuak iritsiko dira hilaren 8an Gaztetxera

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2017ko ira. 1a, 12:47
Ikasturte berria gogotsu hasteko, irailaren 8an munduko leku ezberdinetako lau talde izango dira bisitan Gaztetxean. Honakoak dira Gaztetxeko oholtzara igoko diren taldeak: \ Antiligent, Üther, Magia Ultravioleta eta Screamers And Sinners.\ \ Antiligent Berlingo HC/Punk taldea da, eta hiru kontzertu eskeintzera dator lehen aldiz Euskal Herrira. Taldeko partaide batzuk aurrez izan dira gaztetxeko oholtzaren gainean beren doinuak aireratzen. Legen Beltza taldeko bateria den Iban Hernandez azpeitiarrak jotzen du Antiligent taldean, besteak beste. Honako loturan entzun daiteke taldearen abesti bat.\ \ https://www.youtube.com/watch?v=Tl6RbVoFgZs\ \ Uther taldea bi azpeitiarrek eta Ondarruko lagun baten artean sortutako 'fastcore' taldea da. Kasik, Issuna ta 4 pelau taldeetan aritutako musikariek jotzen dute bertan. Orain dela gutxi grabatu dute beren aurreneko lana, eta hemen jarri dute entzungai bost kanturekin osatutako aurrerapena. \ \ https://uther.bandcamp.com/\ \ - Magia Ultravioleta - Buenos Airestik zetorreken bikote honek, Rock Alternatibo doñuek ekarriko zizkigun gaztetxea. Hauek e lelengo aldiye diñabe Euskal Herriyen ta indartsu etorrikoitun beayen aktuaziyuez gozarazteko. Pare bat disko badizkiñabe entzungai hauek e.\ \ https://magiaultravioleta.bandcamp.com/\ \ - Screamers And Sinners - Arrasate aldetik Psychobilly doñuek ekarriko zizkigunaben 4kotie. Bi disko dizkiñabe besapien, ta oain dala gutxi hauek e grabatzen izen ditunk, disko berri bat ateatzeko. Euskal Herriko oholtza askoz gain, estatu mailako festibaletan eta Frantzi eta Alemaniyen e jo izen diñabe.\ \ https://screamersandsinners.bandcamp.com/\ \ Beraz, gorde data, irailaren 8a. Ea guztion artean ikasturte berri honi hasiera on bat ematen diogun eta erritmo onarekin jarraitzen dugun urte osoan zehar. Zuen zai egongo gara!