XXXV. Ollagorra usakume tiraketa arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2017ko uzt. 26a, 10:32
Joan den zapatuan, hilak 22, jokatu zen XXXV. Ollagorra Txapelketa, 163 parte-hartzaile aritu ziren lehian, eta Juan Manuel Zapian Errazkin izan zen irabazlea. \ \ Egun guztian zehar egin zen txapelketa Odria auzoko zelaietan. Parte-hartzaile eta ikusle asko gerturatu ziren eta denak oso gustura ziren txapelketaren mailarekin eta ikusgarritasunarekin. Giroa lagun izan zen, lainoak eta euri tanta batzuk izan arren, bero handiegirik ez baitzuen egin. \ \ 163 parte-hartzaile izan ziren guztira, adin guztietakoak, herri ezberdin ugaritakoak eta maila ezberdinetakoak. Tiratzaile guztien artean, hamar pertsonek egin zuten \'full plenoa\' eta orokorrean usakume asko jo ziren. \ \ Arratsaldeko azken orduan, berdinketa hausketan, eguneko unerik zoragarrienetakoa gertatu zitzaigun. Irabazlea nor zen jakiteko ordua iritsi zen, eta horretarako hiru herritar genituen lehian. Maila handia erakutsiz, Juan Manuel Zapian Errazkinek mereziriko saria jaso zuen. \ \ Ollagorra elkarteak eskerrak eman nahi dizkie laguntzaile guztiei, parte-hartzaileei nahiz ikustera eta animoak ematera gerturatu ziren guztiei. \ \ Sailkapena: \ \ Garailea: \ 1- Juan Manuel Zapian Errazkin \ 2- Patxi Barreiro Torre \ 3- Jose Luis Juanes Etxebeste \ 4- Iñaki Urdanpilleta Orbegozo \ 5- Aratz Urkia Telleria \ 6- Jose Rezola Isasa \ 7- Aitor Aramendi Iturralde \ 8- Jose Manuel Zalakain Mitxelena \ 9- Joxe Mari Zendoaia Aranguren \ 10- Unai Urrestilla Aierza \ 11- Iñaki Azkue \ \ Beteranoa: \ Jose Luis Juanes Etxebeste \ \ Herrikoa: \ Aitor Aramendi Iturralde \ \ Bazkidea: \ Iñaki Azkue \ \ Juniorra: \ Eneko Maiz \ \ Emakumezkoa: \ Gotzone Alemel