ERASOEN AURREAN, AUTODEFENTSA FEMINISTA!

ERASOEN AURREAN, AUTODEFENTSA FEMINISTA!\ \ Orain dela gutxi jaso dugu sare-sozialetan hainbat emakume adingabeenganako mehatxuaren berri. Mehatxatzailea anonimoki mozorrotua egon arren, garbi dugu hau guztiaren oinarrian, emakumeok egunero pairatu beharreko sistema patriarkala dagoela, eta eraso hauek, sistema horren fruitu izan direla. Gezurra dirudi, oraindik ere, emakumeok ez garela aske ezta geure gorputz propioa erakusteko.\ \ Ez dugu dudarik egiten eraso matxista hauek, egunerokotasunean mozorrotuta nahiz agerian dauden erasoak bezala, gogor eta ozen salatu behar direla. Ez dugu anonimoki mehatxatu duen pertsona hori bakarrik salatu behar, egungo gizarte matxista hau ere salatu behar dugu. Ez dugulako nahi soilik eraso hauek erantzunik gabe uztea, eraso guzti hauen sustraiak moztea ere nahi dugulako.\