Joan den asteburuko lehiaketetan ere bikain aritu dira Izarraitzeko igerilariak

Joan den zapatu goizean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, 2. GIF Sariketan; eta, Legazpiko Bikuña igerilekuan, Udaberriko Liga Probintzialeko bigarren jardunaldian. \ \ Azpeitiko igerilariek maila ona erakutsi zuten bi lehiaketetan. Izarraitzeko taldekideek denbora eta postu onak lortu zituzten; horren lekuko dira Maitane Goenagak eta Iñaki Etxeberriak podiumean lortutako postuak.\ \ Hona hemen, bi lehiaketetako lorpen esanguratsuenak:\ \ UDABERRIKO LIGA\ - 5 marka pertsonal.\ - Ander Etxabek Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko gutxieneko bat (400 libreetan).\ \ 2. GIF SARIA\ - 8 marka pertsonal.\ - Klubeko 2 errekor berri:\ Maialen Sudupe: 50 bularrean, 30’’01 (15 urte).\ Maialen Sudupe: 800 libreetan, 9’58’’69 (15 urte).\ - Nesken A kategorian, Maitane Goenagak 1. postua.\ - Mutilen A kategorian, Iñaki Etxeberriak 3. postua.\ \ Animo eta segi lanean!\