Espainiako Paralinpiarren komiteak deituta, Iker Aizpuru Izarraitz Igeri Elkarteko igerilaria Madrilen izango da datozen egunetan AXA Taldearen Etorkizuneko Paralinpiarren I. Kontzentrazioan parte hartzen.\
\
Etorkizuneko Paralinpiarren AXA Taldea, Espainiako Paralinpiarren komiteak sustatzen du, Kirol Egokituen Espainiako Federazioaren laguntzarekin eta AXA aseguruen babesarekin.\
\
Entrenamendu jardunaldiak apirilaren 12tik 16ra bitartean izango dira Madrilen. Aizpuruk, igeriketako teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango du beste lurraldeetako igerilariak ezagutzeko.