Gazte Akelarrearen aurkezpena izango da ...

Gazte Akelarrearen aurkezpena izango da bihar\ \ Apiririalren 14, 15 eta 16an Gazte Akelarrea ospatuko da, Zornotzan hasi eta Igorren amaituta. Bertan, aldarrikapena eta festa uztartuko dira. Web orrian aurki daiteke ekimenaren informazio guztia: http://gazteakelarrea.info/\ \ Gazte errebeldeon indar erakustaldi bat ere izango da Gazte Akelarrea. Ekimena aurkezteko, bihar arratsalderako egitaraua antolatu du Ernaik. 19:00etan, azken ostirala dela eta, presoen aldeko kontzentrazioan parte hartuko dugu. Ondoren, triki-bertso-potea egingo da herriko kaleetan barrena eta afal-ondoren, Tutan Come On (https://www.youtube.com/watch?v=JMZyCZKnzDc) eta Cavalli-ren kontzertuak izango dira Orkatzen. \ \ Biharko aurkezpenean nahiz Gazte Akelarrean parte hartzera animatu nahi ditugu Azpeitiko gazteak. \ \ Sugarren dantzan, independentzia!