Iñurritegia prozesuaren bigarren eztabaida egingo dute bihar Gaztetxean

Bihar, martxoak 25, Ernairen kongresu prozesuko bigarren eztabaida egingo dute Azpeitiko Gaztetxean, 10:00etan hasita. Bertan, Zirtaka ponentziari egin zaizkion emendakinak eztabaidatu eta bozkatuko dira.\ \ Aurreneko eztabaidak, Zirtaka ponentziaren ingurukoak, honako emaitzak izan zituen: \ \ -Baiezkoa %64,84\ \ -Ezekoa %21,09\ \ -Zuria % 14,06\ \ Azpeitiko gazte guztiak eztabaida prozesuan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu. Guztion artean, Euskal Herri aske bat eraikitzera goaz!