Iker Aizpuru gustura, Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan egindako lanarekin

Joan den asteburuan, martxoaren 11n eta 12an, Iker Aizpuru igerilari azpeitiarra Oviedon (Asturias, Espainia) izan zen Euskadiko selekzioarekin absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.\ \ Euskadiko selekzioa 13 igerilarik osatzen zuen, 10 gizonezko eta 3 emakumezko, eta iaz bezala, bosgarren postua lortuta itzuli ziren etxera. \ \ Aizpuruk bakarkako probetan honako postuak lortu zituen:\ \ 50 metro bizkarren, 36. postua.\ 100 metro bizkarren, 38. postua.\ 200 metro bizkarren, 12. postua.\ 100 metro bularren, 27. postua.\ 200 metro estiloetan, 13. postua.\ \ Horiez gain, erreleboetan ere parte hartu du Izarraitzeko taldekideak.\ \ 4×100 metro librean, Euskadik 5. postua.\ 4×100 metro estiloan, Euskadik 4. postua.\ \ Igerilari azpeitiarra absolutu mailan Euskadiko selekzioarekin aritu den aurreneko aldia izan da asteburukoa, eta hala ere, txapelketa bikaina egin du. Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaio hurrengo lehiaketak prestatzeko.\