Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga, gustura egindako lanarekin

Joan den asteburuan, martxoaren 3an eta 4an, Zaragozan izan dira Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga igerilariak, Gipuzkoako selekzioarekin, Ciudad de Zaragoza Sarian parte hartzen.\ \ Goenaga ahizpek oso emaitza onak lortu zituzten. Denboraldiko sasoi puntu onena ez izan arren, ia proba guztietan egin zituzten denborak oso onak izan dira. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:\ \ - Ainhoa Goenagak; 200 bizkarren 4. postua, 50 bizkarren 5. postua eta 100 bizkar proban 6. postua.\ - Oihana Goenagak; 50 librean 2. postua, 100 librean 2. postua eta 200 librean 3. postua.\ \ Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.