Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa Goenaga (Azpeitia, 1997) eta Oihana Goenaga (Azpeitia, 1999) igerilariak aukeratu ditu, martxoaren 4an eta 5ean, Zaragozako Ciudad de Zaragoza Sarian parte hartzeko. \
\
Ainhoa Goenagak bakarkako proba hauetan hartuko du parte: 50 bizkar, 100 bizkar eta 200 bizkar.\
Oihana Goenaga, aldiz, 50 libre, 100 libre eta 200 libre probetan lehiatuko da. Bakarkako lanez gain, beste hainbat probetan hartuko dute parte Stadium Casablanca igerilekuan.