Zaintza lanak ardatz dituzten 'Zaindu geure burua zaindu' osasun jardunaldiak abiatuko dira bihar

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2017ko ots. 8a, 09:19
Azpeitiko Udalak eta Emakumeen Mahaiak, zaintza lanak ardatz hartuta, bi hitzaldiz osatutako osasun jardunaldiak antolatu dituzte. Bihar, hilak 9, hasiko dira zaintzaileei zuzendutako jardunaldiak.\ \ Bihar, otsailak 9, \"Nola nago ni zaintzen dudanean?\" hitzaldia eskainiko dute, 16:30etik 18:30era, Baigerako aretoan. Otsailaren 16an, berriz, \"Ni zaindu, zu zaindu, guztiok zainduak garenean\" solasaldia izango da entzungai, ordu eta leku berean.\ \ Hizlaria Kontxi Lopez izango da, eta hitzaldiak irekiak izango dira, bertan parte hartu nahi duten guztientzako.