Lander Uria eta Iker Aizpuru Igeriketa Egokituko Espainiako txapelketara

Datorren zapatuan eta igandean, urtarrilaren 28an eta 29an, Lander Uria eta Iker Aizpuru Valdemoron (Madril, Espainia) izango dira Igeriketa Egokitutako Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Txapelketa horretan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira.\ \ Lander Uriak 100 bizkar, 100 libre, 50 bizkar eta 50 libre banakako frogetan hartuko du parte. Iker Aizpuruk, aldiz, banakako foga hauetan lehiatuko da: 50 bizkar, 100 bizkar, 100 bular eta 100 estilo. Horrez gain, errelebo probetan ere lehiatuko dira.\ \ Iker Aizpuruk igeriketa egokituko alebin mailan urrezko domina lortu zuen iaz. Ea aurtengo txapelketan ere podiumea igotzeko aukera duen.