Master aurreko igeriketa ikastaroak eskainiko dituzte otsailaren 1etik aurrera, igerilekuan

Izarraitz Igeri Elkarteak herriko igeri zale guztientzat helduen igeriketa hastapena eta oinarrizko teknikako ikastaroak antolatu ditu master aurrekoentzat. Saioak otsailaren 1etik aurrera eskainiko dituzte, igerilekuan.\ \ Igerian lehen pausoak eman eta igeriketa landu nahi duten 18 urtetik gorako edonori zuzendua dago ikastaroa, eta horren helburua da, ur ingurunean esperientzia berriak eskaintzea eta kirolerako gunea bihurtzea. \ Ikastaroan izena emateko, ezinbestekoa da Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkidea izatea, eta izen-ematea 28 euro ordaindu beharko da.\ \ Astelehenetan, asteartetan eta ostegunetan izango dira saioak bi ordu ezberdinetan: goizetan, 07:00etatik 7:45era, eta arratsadez, 16:00etatik 16:45era.\ \ Izena emateko, 607 49 85 00 (Aitzol Agirregomezkota) zenbakira deitu, edo, izarraitz.ie@hotmail.com helbidera idatzi behar da.