Lagun Onak Mendi Bazkunak deituta, hainbat mendizalek urte berriari ongi etorria Erloko gailurretik eman zioten, eta bertan presoen egoera salatu eta urtarrilaren 14an Bilbora joateko deia egin zuten.\
\
Manifestaziora joateko autobuserako izen-emate orriak Izaro, Pastorkua eta Orkatz tabernetan daude. Autobusa 16:00etan irtengo da anbulatorio aurretik.