Antzerkiak eta luntx begetarianoa izango dira ostegunean eta ostiralean, Gaztetxean

Datorren ostegunean eta ostiralean, hilaren 24an eta 25ean, antzerki alternatiboaren zikloa iritsiko da Azpeitiko Gaztetxera. Hala, XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen barruan, bi antzerki eta luntx begetarianoa izango dira bertan.\ \ Azaroaren 24ean, 'Zerura eroria' antzezlana izango da ikusgai, Anodino teatroaren eskutik, 21:30ean hasita. Azaroaren 25ean, berriz, Hetrokoadrokak, 'Mr. SeƱora' antzezlana esnaikiko du 21:30etik aurrera.\ \ Antzezlanekin batera luntx begetarianoaz gozatzeko aukera izango da, 20:00etatik, 21:15era bitartean, ostegunean zein ostiralean.\ \ Azaldu, plan hoberik ez duzu eta izango!