INTERNET ETA SARE SOZIALAK: Aukerak ...

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2016ko aza. 17a, 17:36
INTERNET: Aukerak eta arriskuak hitzaldia\ \ Azpeitia eta Azkoitiko ikastetxeek, bi herrietako Udaletako Gazteria Sailek eta Iraurgi Berritzenek elkarlanean egindako proiektuaren baitan Internet eta sare sozialen inguruko bina hitzaldi antolatu dira bi herrietan. Azpeitian egingo den lehen hitzaldia azaroaren 22an, asteartean, arratsaldeko 19.00etan Sanagustin Kulturgunean egingo da eta bertan Mikel Agirrek, Ementic Zentroko kideak, Interneten aukeren eta arriskuen inguruan hitz egingo digu. Hitzaldia, bereziki, guraso eta nerabeek sare sozialen erabilerarekin aurkitzen dituzten egoera praktikoetara bideratuko da. Herritar oro gonbidatuta dago bertan parte hartzera.