Arrakasta Donostiako Victoria Eugenia antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Sahatsa dantza taldea 2016ko ira. 12a, 18:55
Joan den irailaren 3an taularatu zen 'Katalina de Erauso' pastorala Donostiako Victoria Eugenian. Antzokia bete egin zen XVI. gizaldiko pertsonaia horren, emakume horren, historia entzun eta ikusteko.\ \ Sahatsak, solemnitatezko Gipuzkoako ezpata dantzatuz hartzen du parte ikuskizunean, pastoralari amaiera emanez. Lau lerrotako ezpata dantzariek eserlekuen patioa zeharkatu eta lehenengo zubia egin ondoren, ezpata dantza eskaini zuten Katalinaren ohoretan, Victoria Eugenian. Borobileko korrikaldiaren ondoren, bigarren zubia egin zuen Sahatsak, Katalina azpitik igaro eta pertsonaiaren desagertze irudia emateko. Ez dago oso garbi nola bukatu zuen delako pertsonaiak.\ \ Sahatsaren emanaldi ezin hobeak, Vitoria Eugenia antzokia guztiz bete zuten ikus-entzuleen txalo zaparrada zaratatsua eragin zuen. Pastorala guztiz bukatzean, gainezka zegoen antzokiko ikus-entzuleak zutik ipini eta ikaragarrizko txaloaldi luzea eskaini zieten pastoraleko partaide guztiei; eta antzokia utzi aurretik, 'Agur Zuberoa' ezaguna abestu zen, bertaratutako guztiekin batera. Zirraragarria Sahatsakoek bertan bizi izan zutena.\ \ Baionan sortutako Katalina de Erauso pastoral hau, lapurtar eta zuberotar jendez osatua izan da. Euskadi-Akitania euro eskualdeko kultur egitasmo batean txertatua, Sahatsa izan da hegoaldeko ordezkaria. Estrainekoz ekainaren 3an eman zen pastorala, 3.000 ikus-entzuleren aurrean, Baionan. Joan den zapatuan, berriz,, Donibane Garazin eman zen.