LUDOTEKAK IREKITZERA GOAZ!!

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2016ko ira. 12a, 11:28
LUDOTEKAK IREKITZERA GOAZ!!\ \ Uda bukatu da eta kurtso hasierarekin batera, Azpeitiko Iturritxiki eta Txiki Txoko Ludotekak ateak irekitzera doaz. Irailaren 19an, astelehena, arratsaldeko 17.00etan irekiko dituzte.\ \ Hala ere, izen-emate epea irailaren 14tik 16era izango da, eguerdiko 14.00etatik arratsaldeko 19.00etara. Ikasturteko kuota 12€ izango da eta haurrek joango diren ludotekan eman beharko dute izena. \ \ Egunak adinaren arabera banatuko dituzte:\ \ - HH5, LH1 eta LH2ko haurrentzat astelehenetik asteazkenera egongo da irekita. Horietatik, gehienez, bi egunetan etortzeko aukera izango dute.\ - LH3, LH4, LH5 eta LH6ko haurrentzat ostegunetan eta ostiraletan egongo da irekita.\ \ ANIMATU eta BERTARATU, primeran pasako dugu!!\